Asteburuan 5. Elkartasun azoka egingo du Metro Bilbaok Ansion, hiru egunez elkartasun, jolas, zozketa eta hainbat jardueraz beteta.

Ostiralean, azaroak 27, goizeko 10etan hasi eta igandean, azaroak 29, arratsaldeko 3etan amaituko da azoka.

Ordutegia: azaroaren 27 eta 28an 10:00 – 19:00 eta azaroaren 29an 10:00- 15:00.

Aurreko edizioetan bezala, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta GKEek jarriko dituzte standak eta, gainera, jarduerak eta zozketak antolatuko dituzte bertaratzen direnentzat.

Edizio honetan parte hartuko dute:

• Deporte Integra fundazioa
• Aldeas Infantiles
• Uno de los nuestros
• Kale Dor Kayiko
• Adsis fundazioa

Metro Bilbaok, gainera, eskuko bateria kargagailuak, selfie makilak eta Athletic Clubeko produktu ofizialak zozkatuko ditu.

Ez galdu kausa on baten alde lagundu eta saria eroateko aukera!

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación