Pasa den urriaren 1ean, prentsaurrekoa egin zuen Emakundek, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako XI. Gunea aurkezteko.

Eneko Arruebarrena (Zuzendari Nagusia) eta Rosa Fernández-Villa (Pertsona-ondarearen Zuznedaria) babesa ematera bertaratu ziren Metro Bilbaoren parte-hartzearen ordezkari gisa.

Jarduera ezberdinak antolatzen dituzten ehun erakunde inguru biltzen dira ekimenean. Aurtengo edizioa urriaren 11 eta azaroaren 30 bitartean ospatuko da 45 euskal udalerritan, "Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa" lelopean. Komunikabideei zuzendutako aurkezpena autobus ibiltarian egin zen, edizio honen egoitza bilakatu baita. Doña Kasilda Parkean aparkatutako autobusaren barruan, Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariak Gunearen edukiaren berri eman zien bertaratutako guztiei.

Informazio gehiago: http://ow.ly/CjE1I
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación