Atzo, otsailak 20, Metro Bilbaoren Facebook-eko hainbat jarraitzaile bisita esklusiboa egiten izan ziren hiriarteko trenaren instalazioetara.
Bezeroen Arretako langileen eskutik, hasteko metroaren historiaren mugarri eta datu nagusien berri jaso zuten eta, ondoren, Aginte Toki Nagusia operazioen muina ikusten izan ziren, eta trafikoarekin, energiarekin eta geltoki, tren eta lineen arteko komunikazioekin loturiko operazio guztiak zelan kudeatzen diren lekuko izan ziren.
Bulego nagusietatik kanpo, metroko geltokietan zehar ere ibili ziren, eta gidatzeko kabinara sartzeko ere. Horrela, metroaren funtzionamenduaren beste ikuspegi bat hartu zuten Facebook-eko gure lagunek, orain arte bezero gisa ez zuten begiradarekin.
Bisitaren amaieran esan zigutenez, oso gogoko izan zuten bisitaldia, eta ezusteko atsegina hartu zuten, gainera. Horregatik animatu nahi zituzten Facebook-eko jarraitzaileak aukera hori baliatzera. Izan ere, laster antolatuko ditugu bisita gehiago.
Erantsita doazkizue bisitaldiaren argazki batzuk.
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación