Abenduaren 22an eta 23an Ansioko geltokian egin zen III. Elkartasun-azokan parte hartu zuen eleskaparate.com artisten elkarteko kide den Alberto Ponce Del Olmo margolari barakaldar gazteak obra bat eman zuen. Han bildutako elkarte eta GKEek jarritako saltokietan zerbait erosi zuten guztien artean zozketa egin eta gero, beste barakaldar batek, Jesus María Fernandezek, irabazi zuen.

Alberto Ponce Barakaldon sortu zen 1976an. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatu eta doktoratua, oso ezaguna da fabriken udalerrian, bere pintura-estudioan irakasle aritzen delako eta erakusketa, lehiaketa eta batzaldi ugaritan parte hartzen duelako. Hainbat artistaren obrak erakusten aritzen den eleskaraparate.com elkartearen fundatzaile eta bazkidea da.

Argazkian Nieves Fernandez ageri da Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusi Eneko Arruebarrenaren eta Alberto Ponce margolariaren eskuetatik “Apunte Loubressac” margolana semearen ordez jasotzen, Jesus Mariak, lan-kontuak tarteko, ez duelako etortzerik izan.

Eleskaparate.com elkarteaz gain, irabazi asmorik gabeko beste erakunde hauek ere hartu dute parte azokaren azkeneko edizioan: Euskal Trenbidetako Langileak Mugarik Gabe, Intermon Oxfam, Kal dor kayiko, Munduko Medikuak, Desembarco Granma, Argia Fundazioa, Lagun Artean, Amiarte elkartea, Feyda familiak, Arte Sakratuko Museoa, Asebi, Uno de los Nuestros eta Munduko Emakumeak.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación