Taldeek ‘Agate Deuna’ eta beste herri kanta batzuk abestuko dituzte, goizez zein arratsaldez, bai hiriburu inguruan, bai itsasadarraren bi ertzeetan
Ohi bezala, Metro Bilbaok bihar ere bat egingo du Agate Deunaren bezperako ospakizunarekin. Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin lankidetzan, herrialdeko bederatzi talde izango dira 17 geltokitan abestuko dutenak, bai hiriburu inguruan, bai itsasadarraren bi ertzeetan.
Hiru geltokitatik igaroko dira abesbatzetako bakoitzak, goizez (11:00etatik 13:00etara) edo arratsaldez (18:00etatik 20:00etara), otsailaren 4a betez. Agate Deunaz gain, beste hiruzpalau herri kanta abestuko dituzte taldeek, euskaraz zein erdaraz.
Hona hemen emankizunen egitaraua:
- Goizez:
- Itxartu: Algorta, Areeta eta Erandio.
- Hala Dzipo: Bagatza, Barakaldo eta Gurutzeta/Cruces.
- Lagun Zaharrak: Santurtzi, Portugalete eta Sestao.
- Arraizpe/Pagasarri: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Santimami/San Mamés.
- Arratsaldez:
- San Inazio: Algorta, Areeta eta San Ignazio.
- Orfeón de Sestao: Santurtzi, Portugalete eta Sestao.
- Schola Cantorum: Barakaldo, Gurutzeta eta Deustu.
- Eskuz Esku: Ariz, Santutxu eta Moyua.
- Bilbotxeros: Santimami/San Mamés, Abando eta Zazpikaleak/Casco Viejo.
Categoría
field_imagen_press
Fecha de publicación