Metro Bilbaok Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Etxebarri, Leioa eta Ibarbengoa geltokietako disuasio-aparkalekuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarri dituen gune berriak aktibatu ditu. Ekimen horri esker, erabiltzaileek ibilgailu elektrikoa kargatu ahal izango dute metro-zerbitzua erabiltzen duten bitartean. 

Etxebarrin  3 karga-gune bikoitz hormako kargagailuen bidez jarri dira, Leioan 4 karga-gune bikoitz zoruko kargagailuen bidez eta azkenik, Ibarbengoan 4 karga-gune bikoitz -1 solairuko horman jarritako kargagailuen bidez.  Kargatzeko zutoin bakoitzak 22 kW-eko bi konexio ditu, baterien karga azkarra eskaintzeko.  

Zerbitzuaren kudeaketa, iOS eta Android mugikorretarako eskuragarri dagoen  EVcharge app-aren bidez egingo da eta zutoin bakoitzean dagoen QR kode bat eskaneatuz sar daiteke bertara. Aplikazioaren bidez, erabiltzaileek puntuak aurkitu, karga aktibatu, prozesua denbora errealean jarraitu eta ordainketa erraz egin dezake. 

Informazio gehiago

Destacada
Desactivado
Imagen
Ibilgailu elektrikoen karga-guneak
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado