Nasako teleadierazlearen funtzionalitate berria webgunean
Gure webgunean nasaren teleadierazlea eskuragarri duzue denbora errealean, geltoki bakoitzean hurrengo trenen itxaronaldiak kontsultatzeko aukera ematen duen funtzionalitate berria.
Aukeratu sareko edozein puntu edo aktibatu geolokalizazioa gertuen dagoen geltokia ikusteko. Klik bakar batekin, nasako teleadierazleetan agertzen den informazio bera izango duzu eskura.
Ibilgailu elektrikoen karga-gune berriak Etxebarri, Leioa eta Ibarbengoan
Metro Bilbaok Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Etxebarri, Leioa eta Ibarbengoa geltokietako disuasio-aparkalekuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarri dituen gune berriak aktibatu ditu. Ekimen horri esker, erabiltzaileek ibilgailu elektrikoa kargatu ahal izango dute metro-zerbitzua erabiltzen duten bitartean.
Kanpo-hautaketa prozesua
Begiratu erantsitako fitxategia.
WIFIa doan 28 geltokitan
Ariz, Etxebarri, Bolueta, Basarrate, Ansio, Peñota, Astrabudua eta Bidezabal Metro Bilbaoren wifi sarera gehituta, jada 28 dira internetera doan sartzea eskaintzen duten geltokiak.
Metro Bilbaok zortzi wifi puntu gehiago ditu sarean
Bilbo, 2022ko abenduak 16
Metro Bilbaok jarraitzen du metropoliko trenaren wifi sarera sartzeko aukera dagoen geltokien kopurua gehitzen. Doako zerbitzua da eta sareko 28 geltokitan erabil daiteke jada.
Horrela, zortzi puntu berri gehitu dira kanala martxan dagoen geltokien sarera: Ariz, Etxebarri, Bolueta, Basarrate, Ansio, Peñota, Astrabudua eta Bidezabal.
Wifi zerbitzua eskuragarri 20 geltokitan
15 minutu wifi doan erabiltzeko aukera duzu L1 eta L2ko 20 geltokitan.
ETSk eta Metro Bilbaok, ikusmen urritasuna duten pertsonak geltokietan gidatzeko gailua probatu dute
QR motako aplikazioak seinaleak urrundik eta edozein argiztapen-baldintzarekin eta irakurketa-angelurekin irakurtzeko aukera ematen du
Aste Nagusian hasita, Indautxun eta Abandon ere eskainiko du Wifia Metro Bilbaok.
Aste Nagusiaren hasierarekin batera, WIFI konexiodun hamabi geltoki izango dira Metro Bilbaoren 1. eta 2. Lineetan.
Orain arte 10 milioi sarrera zenbatu dira Wifi konexioa duten hamar geltokietan.
Metro Bilbaok Europako eVACUATE proiektuan parte hartzen du, larrialdietan ebakuazio-denborak % 25 murriztea lortzeko
• Europako eVACUATE proiektuaren xedea azpiegitura handietako ebakuazio-prozesuak optimizatzea da.
• Metro Bilbaoko San Mames geltokia teknologia hori probatzeko haututako azpiegituretako bat izan da.
• Ekimenaren emaitza larrialdi batetik irteteko biderik azkar eta seguruena modu autonomoan erabakitzen duen algoritmoetan oinarritutako plataforma da.
Metro Bilbaoko 10 geltokik WIFI sarbidea dute dagoeneko
• Gaurtik aurrera zerbitzua izango duten hiru geltoki berriak Eskuinaldean daude: Leioa, Areeta eta Algorta.
• Orain arte konektatuta egon diren zazpi geltokiek, apiril honetan, 256.165 bisita izan dituzte.