Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak 4.400 euro eman dizkio gaur Pablo Hernández Haszten elkarteko koordinatzaile nagusiari. Dirua da joan den martxoaren amaieran Moyua eta Ansio geltokien artean egin zen Underrun lasterketaren izen emate solidarioekin bildutako guztia. Dohaintza txeke sinboliko gisa egin da, eguerdian, metroaren bulego nagusietan egindako ekitaldi xume batean. Atletismo probarik bereziena arrakastatsua izan zen, bai parte hartzean bai antolaketan, izan zuen helburu solidarioaz gain. Hernándezek berak eskerrak eman ditu gaur dohaintzagatik, Haszten osatzen dutenen ongizatean lagunduko baitu. Elkarte hori duela hamarkada bat hasi zen lanean Bizkaian dibertsitate funtzionala duten pertsonen jarduera fisikoa eta kirol hastapena sustatzeko.
Erakundeak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako kirol egokitu inklusiboan diharduenak, hamarkada bat darama lanean Bizkaian