Bilbo, 2023ko abenduak 1


Metro Bilbaok bezeroei hurbilduko die aurtengo Euskararen Eguna. Horretarako, geltokietan antzerkia erabiliko du. Igande honetan, abenduaren 3an, aktore bikote bat, bereziki jantzita, metroko hainbat puntutan ibiliko da, hizkuntza ikusarazteko, umorea tresna nagusitzat hartuta.

Metro Bilbao euskarari protagonismo handiago emateko egiten ari den lanaren harira, aktoreek eraikuntza obretan ohikoak diren osagarriak eramango dituzte. Interpreteek bi lineetako hainbat geltoki bisitatuko dituzte, bezeroekin elkarreragiteko, eta trenen barrura sartuko dira non une horretan bidaiatuko direnen harridura eragingo duten.

Antzezpena izango da aurtengo berri nagusia, baina ez Metro Bilbaoren ekimen bakarra, Euskararen Eguna ospatzeko. Enpresaren egoitza nagusiaren balkoian, Bilboko Nafarroa kalean, hizkuntzaren aldeko ohiko pankarta jarri da aurten ere. Gainera, Metro Bilbaho euskaraz lelopean kanpaina original bat bultzatu da, enpresaren markarekin eta “ahoa” hitzaren erreferentziarekin, euskararen ezinbesteko transmisore gisa, jolastu nahi izan duena.

Metro Bilbaok euskararen alde egin duen apustu estrategikoaren baitan kokatzen dira ekimen horiek. Enpresak joan den urtean aurkeztu zituen datozen urteetarako hizkuntza irizpideak, eta barne kanpaina bat jarri berri du abian, euskara zerbitzu hizkuntza izateaz gain, langileentzako lan tresna baliagarria ere izan dadin sustatzeko.


Azken finean, ekimen horiek, duela urte batzuk hasitako bideari bultzada berri bat emateaz gain, Metro Bilbaok euskararekin duen konpromisoa islatzen dute, uste osoz.

field_imagen_press
Metro Bilbao celebra Euskararen Eguna con teatro en las estaciones
Resumen

Bi aktorek instalazioak bisitako dituzte umorea tresna nagusi gisa erabiliz

Metro Bilbaho euskaraz da aurtengo kanpainaren leloa, hizkuntzaren ahozko transmisioari erreparatzen diona

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación