Bilbo, 2022 abuztuak 17

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du jaiez gozatzeko 2019ko abuztuan egindako azken edizioaren ondoren. Metroa 24 orduz ibiliko da Aste Nagusian, eta jaietako zerbitzua abuztuaren 28an, igandea, 23etan amaituko da. 2019ko azken edizioan, metroak 2,2 milioi bidaia baino gehiago izan zituen bederatzi jaiegunetan zehar. Orduan, geltokirik ibilienak bilbotarrak izan ziren: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Moyua, Areeta 1. Linean eta Barakaldo 2. Linean.

Unitateen maiztasuna desberdina izango da egunean zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena. Ordu-tarte eta ibilbide bakoitzean trenen ordutegi eta maiztasunei buruzko informazio zehatza eskuratzeko, geltokietan eta enpresaren webgunean ordutegiak kontsultatzea komeni da www.metrobilbao.eushurrengo trenak” atalean.

Aholkuak

  • Su artifizialak

Su artifizialak ikusteko metroa jende askok erabiltzen duenez, ibilbide hori aldez aurretik egitea komeni da. Horrela, pilaketak saihestuko dira. Bestalde, barik txartelak kargatzea ere gomendatzen dugu.

  • Heliozko puxikak

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu, segurtasunagatik, debekatuta dagoela metro- instalazioetara helio/hidrogenozko puxikekin sartzea.

  • Kontzertuak Europa Parkean

Basarrate eta Santutxuko geltokietara joatea gomendatzen da (1. eta 2. lineak) Europako Parkeko kontzertuetara joateko.

  • Maskara derrigorrezkoa da

Gogoan izan derrigorrekoa dela tren-unitateen barruan maskara erabiltzea.

Aste Nagusi osoan, bezeroei mesedez eskatzen diegu geltokietako langileen aginduak une guztietan bete ditzatela.

field_imagen_press
Aste Nagusia 2022
Resumen
  • Bi urtez Aste Nagusirik gabe egon ondoren, Metro Bilbaok bere zerbitzu berezia berreskuratuko du, herritarrei edizio berri honetarako programatutako 400 jarduera baino gehiago gozatzeko aukera emateko.

  • Azken zerbitzu berezia 2019an izan zen, 2,2 milioi bidaia baino gehiago erregistratu baitziren.

  • Abuztuaren 20tik (larunbata) aurrera, metropoliko unitateak eguneko 24 orduetan ibiliko dira abuztuaren 28ko (igandea) 23:00ak arte.

  • Metroaren etengabeko zerbitzuko 9 egun horietan 6.375 zirkulazio eskainiko dira, 147.050 kilometro egingo dituztenak.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación