Proiektuak moda eta argazkigintza baliatzen ditu gaia plazaratu eta jendea sentsibilizatzeko, eta Down Sindromearen fundazioak Euskal Herrian duen 3 hamarkadatik gorako historia luzea ospatzeko ekitaldien baitan kokatzen da.
Erakusketak 10 panel ditu. Ikusgai egongo da Metro Bilbaoren Indautxu geltokian, Urkijo sarbidean, martxoaren 31ra arte, eta Metro Bilbaok Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioarekin duen urtetako lankidetzaren adierazle ere bada.
Bilbo, 2022ko martxoak 21
Gaur goizean “Moda denontzat” erakusketa aurkeztu da Metro Bilbaoren Indautxu geltokian. Bertan izan dira: Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko bizikedetza, lankidetza eta jaien zinegotzia, Asier Alustiza, Bizkaiko Foru Aldundiko autonomia pertsonala sustatzeko zuzendari orokorra, María Iturriaga, Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioa lehendakaria; Asier Gómez, moda-argazkilaria eta “DENONTZAKO MODA” erakusketako argazkiak egin dituena, Nekane Lauzirika, estilista, Susana Palomino, Metro Bilbaoko marketin eta komunikazio burua, eta argazkietan modelo eta protagonista diren hiru pertsona: Andoni García, Nerea Vergara eta Leire Zelaia.
Euskal Herriko Down Sindrome Fundazioak martxoaren 21ean Down Sindromearen Munduko eguna ospatzen du, “Denontzako Moda” erakusketa Indautxu geltokiko Urkijo sarbidean martxoaren 31ra arte jarriz. Metro Bilbaok Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioarekin hainbat urteko elkarlanaren adierazgarri ere bada.
Proiektuak moda eta argazkigintza baliatzen ditu gaia plazaratu eta jendea sentsibilizatzeko, eta Down Sindromearen fundazioak Euskal Herrian duen 3 hamarkadatik gorako historia luzea ospatzeko ekitaldien baitan kokatzen da. Munduko Egun hau ospatzearen helburu nagusia kontzientzia sortzea eta Down sindromea duten pertsonei balioa ematea da. Era berean, gizarteari egiten dioten ekarpena, eta beraien erabakiak hartzeko eta persona modura hazteko dituzten eskubideak eta dagokien independentzia aldakarrikatzen dira.
Duela 15urte baino gehiago, DENONTZAKO MODA desfilea sortu zenean, hasi zen modaren eta Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioaren arteko idilioa. Orduan Euskalduna jauregiko Entzunaretoan egin zen lehen pasagune inklusiboa; eredu izan zen eta estatu-mailan mugarri historikoa jarri zuen. Gaur egun Down Sindromea duten pertsonak ohikoagoak dira moda-, telebista- eta zinema-munduan, baina hasierako garai haietan oso bakanak ziren. Pasagune horren edizio asko egon dira 2020ra arte. Pandemiak 2021ekoa eta 2022koa egitea eragotzi du, Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioko 100 neska-mutil baino gehiago biltzen baitira antzeztokiaren gainean. Horregatik sortu da “DENONTZAKO MODA”, FASHION DAY bertsioan. Amaia Lauzirika buru zuen estilista taldeak Asier Gómez moda-argazkilari ospetsuaren objektiboaren aurrean jarri zituen 40 modelo, moda-ekoizpena egiteko. Gaur aurkezten dugun erakusketa ekarri digun moda-argitalpena, nazioarteko modaren edozein lerroburutarako eduki duina, non diseinatzaile eta saltoki ospetsuek parte hartu zuten gure modeloak azkeneko joerako arropekin jantziz.
Down Sindromearen eta bestelako Adimen-urritasunen Fundazioarentzat, 30 urteko ibilibdean, oso garrantzitsua izan da erakusketa hau Metro Bilbaoren geltokietan jarri ahal izatea, Down Sindromea duten pertsonak, gainerako guztiak bezala, gure gizartearen parte direla bistaratzeko. Segi ikustera!