Bilbo, 2021eko abenduak 21

Eraskusketak ikastetxearen eta Indautxuren historia laburbiltzen du, 2. Errepublikatik gaur arte; 20. hamarkadako Bilboren kanpoaldean zegoen auzoa, burgesiaren bizitoki eta txaleten gune orduan, eta hiriko merkataritza- eta negozio-gune orain. Argazki historikoen 10 paneletan ohar gaitezke zer izan diren eta zer diren Jesuitak Indautxu ikastetxea eta ingurunea bera. Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai erakusketa.

Gaur goizean Susana Palomino Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikazio Buruak, Jorge Urrutia Jesuitak Indautxuko Zuzendariak eta José Ramón Urizar ikastetxeko Ikasle-ohien Elkartearen presidenteak “Jesuitak Indautxu, 100 urte” argazki-erakusketa inauguratu dute Indautxu geltokiko Urkixo kaleko sarbidean.

Nª Sra. de Begoña, Jesuitak – Indautxu ikastetxeak mendeurrena ospatuko du 2021-2022 ikasturtean. 1921eko urrian abiatu zen 65 ikaslerekin. 100 urte geroago 1878 ikasle ditu derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide-heziketan.

Kristautasunean eta balioetan hezteko tradizio handiz, hezkuntzari gehitzen dizkio kirol-eskaintza Loiola Indautxu Kirol Klubaren bidez, aisialdiko prestakuntza Indautxuko Eskautak taldearekin, eta fedean sakontzea “Arrupe komunitatea” izeneko taldeekin.

field_imagen_press
Representantes Metro Bilbao y Colegio Jesuitak
Resumen

Inauguratuta “Jesuitak Indautxu, 100 urte” argazki-erakusketa Indautxu geltokian.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación