Irailaren 21etik 23ra bitartean, "Rail Summit-Trenbide Adimendunaren Goi Bilera" egin zen Bilbon. Ehun profesional baino gehiago bildu ziren azpiegitura adimendunak instalatzeko eta trenbide-sistemaren eraginkortasuna hobetzeko dauden erronkak eta tresnak aztertzeko.
Europa osoko unibertsitateetako ikertzaileek, azpiegitura-kudeatzaileek eta enpresa teknologikoek parte hartu zuten Euskalduna Jauregian bertan, eta online, zuzeneko transmisio-kanal baten bidez.
Trenbide-azpiegituraren digitalizazioa eta gainbegiratzea, mantentze-lanen aurreikuspena eta plangintza, trenbide-aktiboen degradazioa, horien jasangarritasuna eta trenbide-sistemen bizi-ziklo osoaren ingurumen-inpaktua aztertu ziren. Analisiaren helburua sistemaren kudeaketa hobetu dezaketen aurrerapenak zehaztea izan zen.
Goi-bilera irailaren 21ean hasi zen, gure Ariz tailerretara egindako bisita batekin. Bertan, gure Ingeniaritzako lankideak, Alberto Planok, Metro Bilbaoko trenen mantentze-lanak hobetzeko monitorizazio-sistema azaldu zuen. Hurrengo egunean, Albertok hitzaldi bat eman zuen gure enpresei buruz, eta material ibiltariaren monitorizazio-sistemak nabarmendu zuen.