Suscribirse a Metro-zerbitzua

Estopa Kontzertua

Estopa taldeak maiatzaren 11n, larunbata, BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna errazteko.

 

SAIKO kontzertua

Apirilaren 30ean, asteartea, BECeko Bizkaia Arena pabiloian ospatuko den Saikoren kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna errazteko.

 

Saikoren zerbitzu bereziaren ordutegia kontzertua amaitzeko ordura egokituko da.

 

OT kontzertua

Apirilaren 27an, larunbata, BECeko Bizkaia Arena pabiloian ospatuko den OTren kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna errazteko.

 

OTren zerbitzu bereziaren ordutegia kontzertua amaitzeko ordura egokituko da.

 

Metro Bilbaok tren gehiago eskainiko ditu ostegun arratsalde osoan eta zerbitzu etengabea emango du gauean gabarraren irteera dela eta

Kopa Bilbon da eta dena prest dago datorren ostegunean, hilak 11, gabarra ateratzeko. Itsasadarreko ibilbidea eta Athleticen titulua ospatzeko aurreikusitako gainerako ekitaldiak direla eta, Metro Bilbaok bere ohiko zerbitzua indartuko du ehunka mila lagunen mugikortasuna errazteko. Pertsona horiek, seguru asko, bi ertzetan kokatuko dira, jokalari zurigorriak itsasontzi historikoan pasatzen ikusteko.

344.124 bidaia dituen Kopa finalak Metro Bilbao erreferentziazko garraiobide publiko gisa sendotzen du, gorabehera nabarmenik gabeko gau batean

Metro Bilbaok Bizkaiko giro zurigorria ezagutu zuen atzo egun osoan zehar. Lehen orduetatik, eta batez ere eguerdia sartutakoan, gero eta jende gehiago zebilen lurraldeko kale guztietan, eta aldi berean, baita metroaren geltokietan ere, non nahasten baitziren eguneroko erabileretarako ingurune horretan mugitzen zirenak eta kopa egun batez gozatu nahi zutenak. Horrela, 263.848 bidai erregistratu ziren lanaldi osoan (00:00ak arte).