Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du ostegun honetan, apirilak 11, Gabarra ikustera eta Athletic Clubaren garaipena ospatzera joango diren zaleen bidaiak errazteko.

15:30etik aurrera tren gehiago izango dira, eta gau osoan ere etengabe ibiliko dira.

 

Gabarra eguneko maiztasunak: 

15:30ak arte: Ohiko zerbitzua

 

15:30etik 22:30era 

Etxebarri-San Ignazio     3 min

Basauri-Kabiezes            6 min

Etxebarri-Ibarbengoa      6 min

Etxebarri-Plentzia           18 min

 

22:30etik 23:00etara 

Etxebarri-San Ignazio     5 min

Basauri-Kabiezes           10 min

Etxebarri-Ibarbengoa     10 min

Etxebarri-Plentzia           20 min

 

23:00etatik 06:00etara 

Etxebarri-San Ignazio     10 min

Basauri-Kabiezes            20 min

Etxebarri-Ibarbengoa      20 min

Etxebarri-Plentzia            20 min

 

Metroa gau osoan.Egun horretarako maiztasunak erantsitako fitxategietan eskura dituzu..

Gomendioak:

  • Aldez aurretik etorri, azken unera arte atzeratu gabe.
  • Joanean, kargatu zure Barik edo erosi 2 joanaldiko txartela, eta horrela, ez itxaron makina saltzaileetan itzuleran.
  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Egin jaramon geltokietako langileei, beti.

Oharra: Baliteke uneren batean, jendetza pilatuz gero, sarbideren bat edo beste ixtea. 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic leoiaren irudia
Fecha de publicación
Resumen de la noticia

Metroa gau osoan

Notificar noticia
Activado
Ordezko blank-a
Desactivado