Suscribirse a Metro-zerbitzua

Ordutegi berriak L1ean trenbideko berritze-lanengatik

Apirilaren 25etik aurrera eta urtea amaitu arte, Metro Bilbaok bere trenen zirkulazioa doituko du, maiztasunak mantenduz, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB) egingo dituen Lutxana eta Erandio arteko trenbidearen erabateko berritze-lanek izango dituzten eraginak txikiagotzeko. 

Trenbidea hobetzeko obrek 07:00etatik 10:20ra arteko ordutegiei eragingo diete L1ean. 

Metro Bilbaok txikiagotu egin ditu Lutxana eta Erandio artean bidea erabat berritzearen eraginak, zirkulazioa apur bat doituta

Urtea amaitu arte, Ibarbengoara puntako orduetan doazen trenek Bidezabalen amaituko dute zerbitzua 

Egokitzapen horiek ez dute izango eraginik San Ignazioko tren-aldaketetan, eta Aste Nagusian ohiko ordutegia mantenduko da 

 

Inauteriak 2025

Martxoaren 1ean, eta 8an, larunbatak, Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du, inauteriekin batera.

Larunbat bietan, metro zerbitzua areagotuko da gau osoan zehar, eta trenak 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira bi adarretara, eta enborrean, 10 minutukoa izango da maiztasuna.

Zure bidaia planifikatu eta gogoratu metro zerbitzua dagoela gau osoan.

Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak  

 

Gomendioak:

Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du martxoaren 1ean eta 8an -larunbatak-, inauterien ospakizunarekin bat egiteko

Tarte komunean, 10 minututik behin egongo dira trenak, eta 20 minututik behin bi ertzetan, egun horietako gau osoan

Bi asteburu horietan, maskarak banatuko dira Zazpikaleak/Casco Viejo, Santimami/San Mamés, Santurtzi eta Algortako geltokietan

 

Metro Bilbaok autobus zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera Bidezabal eta Plentzia artean

Bus horiek 20 minutu inguruko maiztasunarekin zirkulatuko dute tarte horretan, arazo tekniko elektriko batek eraginda

Metro Bilbaok autobusaren ordezko zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera, Ibarbengoan izan ezik, arazo teknikoaren ondorioz Bidezabal eta Plentzia arteko zerbitzua bertan behera geratu baita.

Bryan Adams kontzertua

Bryan Adams-ek azaroaren 15ean, ostirala, BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.

Bryan Adams-en kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldiaren bukaera ordura egokituko da, baina gogoratu, ostiralero bezala, metro daukazu 02:00ak arte.

Athletic Club - Slavia Praha

Urriaren 24an, osteguna, Athletic Club eta Slavia Praha taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz. 

Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora. 

Gogoratu, Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.