Suscribirse a Erakundea/Zuzendaritza Batzordea

Metro Bilbao aztertzen ari da helegitea aurkeztea Kontseilari Ordezkari ohiari jarritako erreklamazioaren auziko epaiari buruz

Bilbo 2014ko maiatzaren 5ean

Metro Bilbaok gaur, maiatzak bost, Donostiako Merkataritzako 1. Auzitegiko errefortzuko epailearen ezespen-epaia eman du, Iñaki Prego jaunaren aurka jarritako demandari dagokionez. Enpresak lansari aldakorretan eta helburu-saritan jaso zituen lansariak, baita kontratua azkentzearengatik eskuratu zuen kalte-ordaina ere, itzultzeko eskatzen zion, guztira 195.110,48 euro eta interesak, alegia. Lehenengo auzialdian emandako epaiak berak dio Gipuzkoako Probintzia-auzitegian apelazio-helegitea aurkezteko aukera dagoela hogei laneguneko epean, eta Metro Bilbaoko zerbitzu juridikoak hortik jotzea aztertzen ari dira.