Bilbo, 2014ko martxoak 17.-
Metroak, martxotik aurrera eta talde bisitak jomuga dituela, ateak zabalik programaren baitan goizeko eta arratsaldeko txandak eskainiko ditu. Instalazioen bisita horiekin hobeto ezagutu eta ulertzen da zerbitzuaren funtzionamendua.
Metroaren bulego nagusietan hasten da bisitaldia, Bilbon, Nafarroa kaleko 2ko eraikinean. Metropoliko trenaren zerbitzuaren funtsezko alderdiak azaltzen diren bideoa ikusi ondoren, Aginte Toki Nagusia (ATN) ezagutzera eroaten da jendea, hortxe baitago gure garraiobidearen benetako “garuna”. Metro Bilbaoko pertsona aditu batek gidatzen du bisita, uneoro taldearekin dagoela, ATNren funtzionamenduaren xehetasunak azaltzen, hala nola, zelan kontrolatu eta egiaztatzen den trenak ondo zirkulatzen ari direla eta instalazio guztiak dagokien moduan ari direla.
Gero, bisita-gidaria beti alboan dutela, metroko geltokien ikuspegia hartzen du taldeak, ohiko bezeroak duen ikuspuntuaren oso bestelakoa hartuz. Gidatze-kabinan ere sartzen dira, erraz ahazten ez den esperientzia biziz.
Horren ostean, Sarrikoko geltokiari buruzko berri ematen da. Geltoki horrek Arkitekturako Brunel saria jaso zuen, trenbide-arkitekturaren munduan dauden goraipamen prestigiozkoenetako bat. Sir Norman Fosterrek diseinatutako guztietan originalena ere bada.
Bisitan etortzen zaizkigun taldeen perfilak oso ezberdinak dira, arlo teknikoetako ikastetxeak zein edozelako kultur elkarteak, besteak beste.
Ordutegi berri zabalagoarekin herritarrengandik gertuago egotea espero dugu.
Baldintzak
• Eskariak talde antolatu modura eskatu behar dira, 8 eta 25 pertsona arteko taldearentzat.
• Metro Bilbaoren web orriaren bidez tramitatzen dira, <a href="http://www.metrobilbao.net/eu/atencion-al-cliente-eu/solicitar-visita-g…;• Astelehenetik ostegunera egiten dira, urritik ekainera, goizeko eta arratsaldeko txandetan. Ostiraletan goizez soilik egiten dira.
• 2 ordu eta erdi inguru irauten dute; ibilbidea eta iraupena ez dira beti berdinak. Goizez 10:00etan eta arratsaldez 15:30ean hasten dira.
• Norbaitek bere kabuz eman nahi badu izena, Facebook-en tarteka egiten diren promozioen bidez soilik izango du aukera.
field_imagen_press
visitas
Resumen
• 2014ko martxotik bisita gidatuak goizez zein arratsaldez eskainiko dira.
• Ordutegia luzatuz helduen kolektiboek eta ikastetxeek aukera izango dute bisita gidatuetara etortzeko.
• 2013an zehar 2.200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte programan.
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación