Zabalketa GKEak bere 25. urteurrena ospatuko du Metro Bilbaoren hainbat geltokitan jarriko duen argazki-erakusketa batekin
• "Distantziak murrizten, errealitateak hurbiltzen” erakusketa Portugalete, Santurtzi, San Mames, Moyua, Indautxu, Abando eta Casco Viejo metro geltokietan ikusi ahalko da urte honen amaierara arte.
• Kanpaina honen helburua gure GKEak azken 25 urtean egin duen lana erakustea da, bere lanaren onurak 250.000 pertsonatik gora jaso baitituzte.
• 1991. urteaz geroztik Euskadin nazioarteko lankidetzaren, hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren aldeko proiektuetan lan egiten du Zabalketak. Nazioartean, hainbat herrialdetan dago, besteak beste: Peru, Bolivia, Kolonbia, Kenia, Nigeria eta Filipinak. Ekintza hauek pobrezia eta bidegabekeria desagerrarazteko helburuz egiten dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikastetxeetan eta unibertsitateetan lan egiten du, gizarte solidarioa eta konprometitua lortzeko.
Bizkaiko Gurutze Gorria, Bizkaiko Foru Aldundia eta Metro Bilbao elkartu egin dira errefuxiatuen krisiari ikusgaitasuna emateko
. “Hurrengo geltokia: etorkizuna” argazki erakusketa Moyuako, Indautxuko eta Alde Zaharreko geltokietan ikusi ahal izango da datorren maiatzaren 15era arte.
. Kanpainaren helburua, II. Mundu Gerratik ezagutu den errefuxiatu krisialdirik larriena ikusgai bilakatzea da.
. 28 herrialdetako Gurutze Gorria eta Ilargi Erdi Gorria 96.000 kide baino gehiagorekin ari dira krisiari erantzuten, boluntarioen eta langileen artean. Osasun alorreko 770.000 esku-hartze baino gehiago izan dituzte eta 7.660.000 elikagai pakete, 1.740.000 manta, arropa eta lo egiteko zaku, higieneko 650.000 kit eta material banatu dituzte, beste gauza batzuen artean.
Bihar Metro Bilbaok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du euskararen ikaskuntzan aurrera egiteko konpromisoa agertzen duen kanpainaren bitartez
• "Erre Produkzioak" antzerki talde euskaldunak antzezpen ibiltariak egingo ditu geltokietan euskaldun berriei omenaldia eginez.
Esaldi txapelketa Facebooken
Azaroaren 25etik Abenduarren 11ra bitartean
Joan nahi duzu ZINEBI jaialdiaren amaiera-ekitaldira?
Gonbidapenen zozketa
Gonbidapena. "Baga, biga, higa" ikuskizuna
Abenduak 3. Euskararen nazioarteko eguna
Metro Bilbaok BIBE azokara gonbidatzen zaitu
75 gonbidapen bikoitz
Joan nahi duzu ZINEBI jaialdiaren amaiera-ekitaldira?
Gonbidapenen zozketa
Forges-en bisita Abando geltokira
Bilboko Barrea umorezko literaturaren eta artearen V. Nazioarteko Jaialdiaren barruan.