Bilbon, 2020ko irailaren 9an.

Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteak, Cosme Naveda; Metro Bilbaoko zuzendari gerenteak, Eneko Arruebarrena; Bilboko alkateak, Juan Mari Aburto; Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeria, eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak, Gotzone Sagardui, gaur goizean inauguratu dute erakusketa Santimami/San Mamés geltokian.

Erakusketa honen bidez, Bizkaiko Medikuen Elkargoak medikuak, beste osasun langile guztiak eta pazienteak omendu nahi izan ditu, SARS-CoV-2 koronabirusari aurre egiteko unean erakutsitako profesionaltasun, ahalegin, dedikazio eta sakrifizioagatik.
14 argazkiotan agertzen direnak erakusketan laguntzeko prest agertu ziren benetako osasun langile eta pazienteak dira.
Argazki bakoitzak hitz bat eta QR kode bat ditu. Horren bidez, 10 minutuko iraupena duen dokumental bat deskargatu daiteke. COVID-19a izan duten pazienteen eta osasun langileen testigantzak jaso dira bertan. Era berean, Bizkaiko Medikuen Elkargoak atal bat egokitu du webgunean (COVID-19: una mirada desde dentro), argazki eta testigantza gehiagorekin. Gainera, proiektuari buruzko narrazio bat ere badago irakurgai.
Erakusketa 13 panelez osatua dago. Santimami/San Mamés geltokian egongo da ikusgai irailaren 30era arte.Ostean, beste geltoki batzuetan instalatuko da.
Eneko Arruebarrenak, Metro Bilbaoko zuzendari gerenteak, aurkezpenean adierazi du Metro Bilbaok geltokietan erakusketak egiteari berriz ekingo diola. Horrela, herritarrentzako garrantzitsuak izan daitezkeen mezu eta edukiak zabaltzeko plataforma bat izango da.
Bizkaiko Medikuen Elkargoak, Cosme Navedak, eskerrak eman dizkio Metro Bilbao erakundeari osasun langile guztiei egindako omenaldi honengatik, eta gogorarazi du une honetan herritar guztiok bete behar ditugula neurriak, adi egon eta elkar zaindu, modu kolektibo zein indibidualean. Eskerrak eman nahi izan dizkie erretiratuta egonda edo ikasketak bukatu berritan boluntario moduan gerturatu diren kideei ere, birritan pentsatu gabe pazienteei zerbitzu ematera joateagatik.
Era beran, Juan Mari Aburto alkateak adierazi du osasun, gizarte eta ekonomia arloko erronka handia dugula, baina baita osasun-sistema bikain bat ere. Hala ere, esan duenez, ezinbestekoa izango da pertsona guztiok arduraz jokatzea, egoera hau gainditzeko.
Bestalde, Gotzone Sagarduik, Eusko Jaularitzako Osasun sailburu gisa egin duen lehen ekitaldi publikoan, Euskal Osasun Sistemako profesional talde osoaren lana eskertu du, eta euskal herritar guztien osasuna zaintzeko lan egingo duela adierazi du.
Ezkerretik eskumara:

Eneko Aruebarrena, Juan Mari Aburto, Unai Rementeria, Gotzone Sagardui, Cosme Naveda eta Rubén Natividad.

• Erakusketa honen bidez, Bizkaiko Medikuen Elkargoak medikuak, beste osasun langile guztiak eta pazienteak omendu nahi izan ditu, SARS-CoV-2 koronabirusari aurre egiteko unean erakutsitako profesionaltasun, ahalegin, dedikazio eta sakrifizioagatik. • Argazkien egilea Rubén Natividad mediku eta argazkilaria da, eta bera ere bertaratu da Santimami/San Mamés geltokira.