Ekimen honek orain dela hiru hamarkadako argazkiak konpartitzera gonbidatzen ditu herritarrak, Bizkaia eta bere jendea nola aldatu diren erakusteko  

Ekintza hau metroaren 30. urteurrena ospatzera zuzendutako ekitaldietako bat da 

Metro Bilbaok nahi du berarekin batera hazi diren eta bera hazten ikusi duten pertsona guztiak bere hurrengo kanpainaren ageriko aurpegia izatea. Orain dela hilabete batzuk bezeroek protagonizatutako egutegi bat argitaratzean egin zuen bezala, orain ere haiengana jo nahi du,  orain dela 30 urte hartutako argazkiak konpartitzera gonbidatuz; izan ere, bertan islatuko da nola eboluzionatu duten pertsonek, metropoliak eta metroak berak aldi horretan. 

Sortu zenez geroztik, Metro Bilbaoren bokazioa izan da Bizkaiko garraio publikoaren ardatz egituratzaile izatera iristea, eta helburu hori finkatutako errealitate bat da gaur egun. Denbora horretan, metroak udalerriak eta auzoak lotu ditu, Bizkaiko hirigintza-eboluzioari ekarpen nabaria eginez, eta, gainera, lehen -itxuraz- urrun zeuden helmugak hurbildu  eta eguneroko bizitzan txertatu ditu gaur egun: ospitaleak, lantokiak, kultura- eta aisialdi-guneak… Orain, ‘Metro, zure oroitzapenen gidari’ izena duen kanpainak oroimen kolektibora joko du, duela hiru hamarkada hartutako argazkiak bidaltzeko eskatuz; horren helburua da hausnartzea, modu kolektiboan, pertsonek izan duten aldaketaz, baina baita inguruneak izan duen eboluzioaz eta Metro Bilbaok lurraldea eraldatzen lagundu duen moduaz ere.  

Parte-hartze irekia 

Irudiak jasotzeko aldia irekita dago gaurtik aurrera. Jendea lehengo San Mamés estadiora partida bat ikustera joaten, metroa iristean birmoldatu zen plaza horretan itxaroten, edo auzoak banatzen zituzten barreren tren hesien… hori guztia jasotzen duten irudiak izango dira, zalantzarik gabe, kanpaina honetan jasoko diren materialetako batzuk. 

Geroagoko aukeraketa baten ostean, argazkiak nasetako pantaila digitaletan hedatuko den kanpainaren osagaiak izango dira; bertan, metroaren gaurko ibilbidea nola aldatu den erakusten duten eszenekin tartekatuko dira. 

Kanpainan parte hartzea aukera paregabe bat da, zeren oroitzapen pertsonalek ez baitzuten aurretik inolako aukerarik izan Metro Bilbao egunero erabiltzen duten milaka pertsonekin konpartituak izateko. Halaber, argazkiak ikusten duenarentzat, oroimen kolektiboko ariketa bat egiteko gonbidapena ere izango da. Kanpainari buruzko informazio guztia, bertan parte hartzeko moduari buruzko informazioarekin batera, esteka honetan dago eskuragarri.


 

field_imagen_press
Tú puedes ser protagonista de la próxima campaña de Metro Bilbao:   ‘Tus recuerdos viajan en metro’
Fecha de publicación