Maiatzaren 21ean, asteazkena, Europa Leagueko finala jokatuko da San Mamesen, 21:00etan, Tottenham eta Manchester United taldeen artean. Kirol ekitaldi garrantzitsu hau dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du goizaldeko 03:00ak arte. 
 
Partida amaitu ondoren, ohiko iraupenarekin edo luzapen edo penaltien kasuan, trenen maiztasuna areagotuko da, mugikortasuna errazteko. 
 
Kontsultatu ordutegiak Hurrengo trenak atalean eta planifikatu zure bidaia. 

Segurtasun arrazoiengatik maiatzaren 21ean trenek ez dute geldialdirik egingo Santimami/San Mamesen 15:00etatik aurrera. Zure jatorria edo helmuga geltoki hau bada, erabili Indautxu, Moyua edo Deustu. 
 
Era berean, jakinarazi nahi dugu sarbideak noizean behin itxi daitezkeela, jende pilaketak segurtasunez kudeatzeko. 
 
Gomendioak: 

  • Erabil ezazu Barik txartela, honako hauetan atera dezakezu:
    • Bilboko aireportuko Bizkaibus-eko leihatilan.

    • Etxebarria eta Ametzolan parketan prestatutako Fan Zone eremuetan. 

    • Ansio Bezeroen Arreta Bulegoan.

    • Metro Bilbaoko geltoki eta Barik txartela saltzeko ohiko guneetan.

  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea. 

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu. 

  • Balioztatu beti zure txartela sarrera eta irteeran. 

  • Gure geltokietako langileen jarraibideak une oro bete itzazuz. 

  • Behar izanez gero eskatu laguntza Metro Bilbaoko langileei. 

Destacada
Desactivado
Imagen
Europa Leagueko finalerako zerbitzu berezia. Tottenham – Manchester United
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado