Bilbo, 2024ko martxoak 25
Ordularia gauerdira heldu baino ordu erdi eskaz lehenago Underrun-en bigarren edizioan parte hartuko zuten pertsona guztiek Ansiotik Moyuara eroateko gaitutako trenera igo ziren. Joaneko bidaia zen. Itzulera lasterka egingo zuten. Trenbideetatik. Hor dago, hain zuzen, egutegiko lehiaketa atletikorik bitxiena den Underrun-en erakargarritasuna. Azkenean 275 kirolarik lortu zuten arrakasta eta ja-giro paregabean bi geltokien arteko ia zortzi kilometroak osatzea.
Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Eneko Arruebarrenak eman zion hasiera hiriarteko trenbideko tuneletan barrena egin zen kirol-jaiari, botoia sakatuz. Eneko Van Horenbeke telebistako aurpegi ospetsua, bere aldetik, parte hartzaileak banatu ziren 11 taldeetako lehenaren buru abiatu zen. Carmen Estéfano, Aitor Larrazabal, Begoña Beristain edo Joseba Iraola bezalako kirolari ezagunak ere aritu ziren erbi lanetan.
1:00ak jota, talde guztiak abiatuak ziren Moyuatik Ansiorantz, nora, handik minutu gutxira, lehen lasterketariak heltzen hasi ziren. Lasterketa lehia ez zen arren, parte hartu zuten batzuek oso serio hartu eta ordubete baino gutxiago behar izan zuten ibilbidearen 7,8 kilometroak egiteko. Helmugan Barakaldoko alkate Amaia Del Campo zain zuten, lasterketa amaitu zutenei domina sinbolikoak emateko. Izena emandako pertsona guztiei, alegia, albisterik onena ezbehar edo lesio aipagarririk gertatu ez zela izan baitzen.
Behin Ansion, parte hartzeek indarberritzeko aukera izan zuten, Metro Bilbaoko boluntarioak trenbideak ohiko egoerara itzultzen zituzten bitartean, gaurko zerbitzua normal garatzeko.
Lehen edizioan bezala, lasterketak ongintza-xedea zuen eta, izen-emateei esker, 4.400 euro baino gehiago bildu ziren. Laster Haszten elkarteari emango zaizkio.
- Metro Bilbaoren trenbideetan, Moyua eta Ansio geltokien artean, doan ia zortzi kilometroko lasterketa bitxiak bizitasuna eman zien gauean hiriarteko trenbideko tunelei.
- Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak eta Amaia Del Campo Barakaldoko alkateak anfitrioi aritu ziren irteeran eta helmugan, hurrenez hurren.
- Besteak beste, Eneko Van Horenbeke, Carmen Estéfano, Aitor Larrazabal, Begoña Beristain kirolari ezagunak erbi izan ziren parte hartzen zuten taldeentzat.
- Elkartasunezko izen-emateak 4.400 eurotik gora ekarri zituen, eta Haszten elkarteari emango zaizkio.