Bilbo, 2024ko otsailak 6
Underrunen bigarren edizioak ikusmin handia sortu du runner munduan. Datorren ostegunean, otsailaren 8an, zozkatuko dira aurreko asteetan izena eman duten pertsonen artean, libre dauden ehun dortsalak. Ondorioz, saridunek aukera izango dute esperientzia desberdinaz gozatzeko, Metro Bilbaoren ibilbidea gauez eginez.
Kirol-hitzordu hori ez da oharkabean pasatu korritu nahi dutenen artean, eta guztira 1.201 aurreinskripzio zenbatu dira. Izena eman duten pertsonek euren zenbakia egiaztatu ahal izango dute zerrenda honetan, underrun.metrobilbao.eus web orrian argitaratu dena.
Otsailaren 9tik otsailaren 15era bitartean, saritutako pertsonek webgune berean eman ahal izango dute izena. Horren kostua 20 euro dira, eta biltzen den diru guztia Haszten elkartera emango zaio; izan ere, elkarte horren zeregina da jarduera fisikoa dibertsitate funtzionala duten haurren artean bultzatzea, kirol inklusibo eta egokituaren baitan.
Datorren ostegunean 100 dortsal zozketatuko dira
Dortsala gordeko zaie pandemiagatik bertan behera utzi zen 2020ko edizioan aukeratuak izan ziren eta etorriko direla berretsi duten pertsonei
Hitzordua martxoaren 24tik 25erako gauean izango da