Bilbo, 2022ko abenduak 16
Metro Bilbaok jarraitzen du metropoliko trenaren wifi sarera sartzeko aukera dagoen geltokien kopurua gehitzen. Doako zerbitzua da eta sareko 28 geltokitan erabil daiteke jada.
Horrela, zortzi puntu berri gehitu dira kanala martxan dagoen geltokien sarera: Ariz, Etxebarri, Bolueta, Basarrate, Ansio, Peñota, Astrabudua eta Bidezabal.
Sartu nahi dutenek gailu mugikorretik geltokian eskura dagoen sarera konektatu besterik ez duten; aukera izango dute doan sartzeko, hamabost minutuz, albisteak, mezu elektronikoak edota sare sozialak begiratu eta irakurtzeko, geltokietako itxaronaldi laburrak aprobetxatuz.
Gogoratu behar da aurten 40.000 konexio daudela hilean batez beste, eta kopuru hori handitu egingo da zerbitzua beste zortzi geltoki gehiagotan zabaltzearen ondorioz.
2022an bildutako datuen arabera, 482.519 konexioak egin dira guztira. Bestalde, bisiten %99 telefono mugikorretik egiten dira, eta 18 eta 24 urte bitarteko pertsonak dira gehien erabiltzen dutenak, batez ere gaztelaniaz, eta ondoren ingelesez, frantsesez eta euskaraz. Alde horretatik, eta bitxikeria gisa, konexioak txineraz eta ukraineraz ere egin dira. Hona hemen konexio gehien biltzen dituzten geltokiak: Zazpikaleak/Casco Viejo, San Ignazio, Indautxu eta Santimami/San Mamés. Areeta eskuinaldean, eta Sestao eta Barakaldo ezkerraldean.
Konexio hori eskaintzen duten geltokiak wifi seinalearen piktograma unibertsalaren bidez identifikatzen dira, eta honako hauek dira:
- 1. linea: Etxebarri, Bolueta, Basarrate, Santutxu, Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Astrabudua, Erandio, Leioa, Areeta, Algorta, Bidezabal eta Sopela. Prentsa oharrak Sala de prensa twitter facebook instagram youtube
- 2. linea: Basauri, Ariz, Gurutzeta/Cruces, Ansio, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Peñota eta Santurtzi.
Metro Bilbaok aurten deitutako lehiaketaren enpresa esleipenduna WIFINOVA izan da, eta lehen aipatutako 28 geltokietako wifi zerbitzua hornitzeaz arduratzen da.
Zabaltzearen bidez, metropoliaren eta bezeroen arteko komunikazioa hobetzen da, webgunerako sarbidea erraztuz, pertsonek zerbitzuari buruzko edukiak kontsultatu ahal izan ditzaten eta, horrela, zirkulazioaren egoerari buruzko informazioa denbora errealean jaso dezaten.
- Metro Bilbaoren 28 geltokik dute jada konexioa
- Sarbidea doan da eta aukera ematen du 15 minutuz nabigatzeko