15 minutu wifi doan erabiltzeko aukera duzu L1 eta L2ko 20 geltokitan.
Metro Bilbaoko erabiltzaileek internet zerbitzua doan eskura dezakete, geltoki eta egun bakoitzeko 15 minutuz, 1 eta 2 lineetako 20 geltokitan. Horretarako, Wifinovak ematen duen zerbitzuaren bidez sartu beharko dira.
Zerbitzu honen helburua da metroko bezeroei doako sarbidea ematea, albisteak irakurri, posta elektronikoa begiratu, sare sozialetan sartu eta mezularitza zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezaten, besteak beste, geltokian ematen dituzten itxaronaldi labur horiek aprobetxatzeko.
Geltokien zerrenda wifi zerbitzuarekin:
- Basauri
- Santutxu
- Zazpikaleak/Casco Viejo
- Abando
- Moyua
- Indautxu
- Santimami/San Mamés
- Deustu
- Sarriko
- San Ignazio
- Erandio
- Leioa
- Areeta
- Algorta
- Sopela
- Gurutzeta/Cruces
- Barakaldo
- Sestao
- Portugalete
- Santurtzi
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado