Subscribe to Metro-zerbitzua

Metro Bilbaok tren gehiago eskainiko ditu ostegun arratsalde osoan eta zerbitzu etengabea emango du gauean gabarraren irteera dela eta

Kopa Bilbon da eta dena prest dago datorren ostegunean, hilak 11, gabarra ateratzeko. Itsasadarreko ibilbidea eta Athleticen titulua ospatzeko aurreikusitako gainerako ekitaldiak direla eta, Metro Bilbaok bere ohiko zerbitzua indartuko du ehunka mila lagunen mugikortasuna errazteko. Pertsona horiek, seguru asko, bi ertzetan kokatuko dira, jokalari zurigorriak itsasontzi historikoan pasatzen ikusteko.

344.124 bidaia dituen Kopa finalak Metro Bilbao erreferentziazko garraiobide publiko gisa sendotzen du, gorabehera nabarmenik gabeko gau batean

Metro Bilbaok Bizkaiko giro zurigorria ezagutu zuen atzo egun osoan zehar. Lehen orduetatik, eta batez ere eguerdia sartutakoan, gero eta jende gehiago zebilen lurraldeko kale guztietan, eta aldi berean, baita metroaren geltokietan ere, non nahasten baitziren eguneroko erabileretarako ingurune horretan mugitzen zirenak eta kopa egun batez gozatu nahi zutenak. Horrela, 263.848 bidai erregistratu ziren lanaldi osoan (00:00ak arte).

Athletic Club - RCD Mallorca

Larunbatean, Apirilak 6, Athletic Clubek Koparen Finaleko partida jokatuko du RCD Mallorcaren aurka eta milaka zale bilduko dira San Mamesen eta hainbat leku desberdinetan Bilbon eta Bizkaian zehar partidaren emanaldia zuzenean ikustera. 

Amaieran zerbitzua areagotuko du metroak, asteburu osoan etengabe ibiltzeko.

kopa finalaren maiztasunak:


22:15ak arte: Ohiko zerbitzua

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Depeche Moderen kontzertuaren amaieran

Bilbo, 2024ko martxoak 20

Martxoaren 21ean, osteguna, BECeko Bizkaia Arena pabilioian ospatuko den Depeche Moderen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok tren-zerbitzu berezia jarriko du. Kontzertua 21.30ean hasiko da (ateak 19.30ean irekiko dira) eta zerbitzu berezia martxan jarriko da kotzertua bukatuko denean.

Garrantzitsua da azpimarratzea zerbitzu bereziko trenak Ansioko geltokitik bakarrik prestatuko direla.