Subscribe to Metro-zerbitzua

Metro Bilbaok autobus zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera Bidezabal eta Plentzia artean

Bus horiek 20 minutu inguruko maiztasunarekin zirkulatuko dute tarte horretan, arazo tekniko elektriko batek eraginda

Metro Bilbaok autobusaren ordezko zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera, Ibarbengoan izan ezik, arazo teknikoaren ondorioz Bidezabal eta Plentzia arteko zerbitzua bertan behera geratu baita.

Bryan Adams kontzertua

Bryan Adams-ek azaroaren 15ean, ostirala, BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.

Bryan Adams-en kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldiaren bukaera ordura egokituko da, baina gogoratu, ostiralero bezala, metro daukazu 02:00ak arte.

Athletic Club - Slavia Praha

Urriaren 24an, osteguna, Athletic Club eta Slavia Praha taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz. 

Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora. 

Gogoratu, Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran. 

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Athletic-AZ Alkmaar partidarako

Ekitaldirako gehituko diren trenak partida amaitzen denean abiatuko dira.

Bezeroek Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyua geltokietan soilik hartu ahal izango dituzte tren horiek

Bihar, osteguna, urriak 3, 21:00etan Athletic Club - Az Alkmaar Europa Leaguean lehiatuko direnez, tren-zerbitzu berezia eskainiko du Metro Bilbaok.

Athletic Club - AZ Alkmaar

Urriaren 3an, osteguna, Athletic Club eta AZ taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.

Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.

Irailak 21. Areetako 'Ama Mesedeetako' jaiak

Irailaren 21eko gauean, larunbata, Areetako 'Ama Mesedeetako' jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna (23:00etatik 06:00etara) honako hau izango da:  

  

Etxebarri – Ibarbengoa 15 min. 

Etxebarri – Plentzia       30 min.  

Basauri – Kabiezes        30 min. 

  

Zure bidaia planifikatu, eta gogoratu metro zerbitzua dagoela gau osoan.