Subscribe to Ordutegia, ostirala

Metro Bilbaok gau osora luzatuko du ostiraletako zerbitzua bihartik aurrera

Jai bezperetan ere etengabeko zirkulazioa emango da 

Aukerarik onena eskaintzen du metroak aisialdirako mugikortasun iraunkor eta arduratsua bultzatzeko 

Bihar hasi eta iraila amaitu arte, Metro Bilbaok etenik gabeko tren-zerbitzua eskainiko du ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan, udan egin ohi den bezala. Horrela, zerbitzua etengabea izango da ostiraletan irekitzen denetik igandeetan ixten den arte. Uztailaren 24ko eta 30eko gauetan eta abuztuaren 14an ere eskaintza osoa izango da gauez, jai-bezperak baitira.