Jai bezperetan ere etengabeko zirkulazioa emango da 

Aukerarik onena eskaintzen du metroak aisialdirako mugikortasun iraunkor eta arduratsua bultzatzeko 

Bihar hasi eta iraila amaitu arte, Metro Bilbaok etenik gabeko tren-zerbitzua eskainiko du ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan, udan egin ohi den bezala. Horrela, zerbitzua etengabea izango da ostiraletan irekitzen denetik igandeetan ixten den arte. Uztailaren 24ko eta 30eko gauetan eta abuztuaren 14an ere eskaintza osoa izango da gauez, jai-bezperak baitira. 

Gaueko zerbitzua indartzearekin batera, Metro Bilbaok zeharkatzen dituen udalerrietako udako jaietara hurbildu nahi du, eta aisialdiko joan-etorriak erraztu, horiek baitira azken urteotan gehien handitu direnak, metroa mugikortasun iraunkor eta arduratsuaren ikurra dela berretsiz. 

 

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao amplía desde mañana a toda la  noche su servicio de los viernes
Fecha de publicación