Subscribe to Nabarmendutakoak/Berriak

Metro Bilbao 2.000.000.000 bidaien langa sinbolikora heldu da

Bilbo, 2022ko abenduak 19

Metro Bilbaok mugarri berria gauzatu du gaur 2.000 milioi bidaien langa sinbolikora helduz. Efemeridea Barakaldo geltokian gertatu da, 8:30 eta gutxira, Kabiezesetik zetorren emakume batek txartela Foruak kalerako irteerako makina batean balioztatu duenean. Nieves, 47 urtekoa, izan da protagonista, eta zur eta lur geratu da. Irakasle ari den lantokira zihoan albisteak harrapatu eta harritu duenean. «Benetan? Hau poza! Astea hasteko modu berezia!» esanez ospatu du, artean urduri samar.

Zozketa Zure Metroa

Orkestra Lurtarra filmaren aurrestreinaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu ‘Zure metroa’ eremuko erabiltzaileen artean.

Aurrestreinaldiak Bilboko EITBren Multibox aretoan izango du leku, apirilaren 3an.