Subscribe to Erakundea/Zuzendaritza Batzordea

Metro Bilbaok bat egingo du aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunarekin geltokietako kanpaina baten bidez

• Beste urte batez 500 kartel inguru egongo dira metro sarearen geltokietan dauden euskarrietan.
• Metro Bilbaok tinko eusten dio berdintasun politikak sustatzeko konpromisoari urtean zehar hainbat ekintza eginez.

Metro Bilbaok positiboan itxi du 2015eko ekitaldia, 87.535.815 bidaiarekin, 2014eko goranzko joera finkatuta

• Maiatzetik aurrera lortutako emaitzak onak izan dira eta horri esker urtea positiboan itxi dugu, 2014 urtean baino 138.421 bidaia gehiagorekin.
• Bezeroek "oso ongi” altua ematen diote Metro Bilbaoren zerbitzuari.
• Urtebeteko wifia Metro Bilbaoren 10 geltokitan.

Bilboko metroa, jarraitzeko moduko eredua Singapurreko Errepublikako Gobernuarentzat

• Metro Bilbaoko, Euskal Trenbide Sareko eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzetarako Idazkaritza Nagusiko zuzendari teknikoek eman diete harrera Ngien Hoon Ping Finantza Ministerioko idazkariordea buru izan duen ordezkaritzari.
• Sarrikoko geltokia eta San Mameseko intermodala eta 3. lineak Zazpi Kaleetan izango duen geltokia eraikitzeko lanak bisitatu dituzte.
• Harrituta eta pozik geratu dira geltokien eta fosteritoen diseinuaren funtzionaltasuna eta hirian duten integrazioa ikusita.