Bilbo, 2015eko abenduak 11

Atzo, osteguna, abenduak 10, Metro Bilbaok aurtengo markarik onena lortu zuen. Erregistratutako 322.463 bidaiei esker orain arte abuztuaren 27an 320.128 balioztapenekin zegoen marka hautsi zen. Gabonetako erosketek, eguraldi onak eta Athletic - AZ Alkmaar Zaanstreek partidak, 15.8000 bidaia baino gehiago sortuz, ekarri zuten emaitza on hori.

Bestalde, Metro Bilbaok gaur eta hurrengo ostiralean, abenduak  18, gau osoko zerbitzua emango du, Gabonetako jaien ospakizunaren ondorioz hazten den mugikortasunari erantzuteko.

Osakidetzaren EEPrako zerbitzu berezia

Era berean, asteburu honetan BECen Osakidetzaren EEP egingo denez, Ansiorako tren zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok bihar eta etzi, larunbat eta igande, abenduak 12 eta 13, aurreikusita dauden deialdietara joaten den jende guztiaren joan-etorriak errazteko.

field_imagen_press
Bidaiariak viajeros
Resumen

• Metroko makinek 322.463 bidaia zenbatu zituzten, urteko errekorra, alegia.
• San Tomas azoka tradizionalaren ospakizunen ateetan, metroak orain arte zuen bidaia kopuru onena gainditu du.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación