Subscribe to Kultura/kirola/aisialdia: babesleak

Athletic Club – Rangers FC 2025/04/17

Apirilaren 17an, osteguna, Athletic Club eta Rangers FC taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.  

Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.  

Gogoratu metroa 02:00ak arte izango duzula. 

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia   

Gomendioak:   

Athletic Club – Rayo Vallecano 2025/04/13

Apirilaren 13an, igandea, Athletic Club eta Rayo Vallecano taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka hasi baino lehen eta amaitzen denean, mugikortasuna erraztuz.  

Gogoratu partida amaietzean zerbitzua Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mames geltokietatik izango dela. 

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia   

ETS-ren kontzertua

ETS taldeak martxoaren 15ean, 21ean eta 22an BECen emango dituen kontzertuak direla eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu bakoitzaren amaieran, mugikortasuna errazteko. 

ETS-ren kontzertuen zerbitzu berezien ordutegiak ekitaldi bakoitzaren bukaera ordura egokituko da. 

Kontzertua amaitu ondoren, ordutegiei buruzko informazioa une horretan bertan jasotzeko Bidaiatu orain atala kontsulta dezakezu.

Gomendioak: