Subscribe to Kultura/kirola/aisialdia: babesleak

XXI. mendeko Bizkaiko arkitektura Bilboko metroaren bost geltokietan jarriko da

• Arkitekturaren lehen erakusketa monografikoa izango da Norman Fosterrek diseinatutako geltokietan, eta Urban Regeneration Forum BIA barruan sartuko da. Izan ere, Metro Bilbao horren laguntzailea da.

• Erakusketan hogeita hamabost panel egongo dira, hurrengo geltokietan banatuta: Alde Zaharra, Abando, Moyua, Indautxu eta San Mames.

Folklorearen aurpegiak Portugalete eta Abandoko geltokietan egongo dira ikusgai Portugalete eta Euskadiko Nazioarteko 40. Folklore Jaialdian

• Elai Alai Kultur Elkarteak Portugaleten antolatzen duen jaialdian parte hartuko duten musikari eta dantzarien hogeitasei argazkiz osatuko da erakusketa.
• Bihar inauguratuko da, ostirala, eta abuztuaren 4ra arte egongo da ikusgai.
• “THE FOLK FACES” bildumako argazkiak Asier Bastidarenak dira.