Subscribe to Kultura/kirola/aisialdia: babesleak

.EUS domeinuak gizartean errotuta beteko ditu 5 urte

• 5 urteko ibilbidea eginda, domeinua sendotu egin da, eta 10.000 domeinuko langa gainditzetik gertu dago. • Lortutako kopuruak prezioa jaistea ahalbidetu du: altak eta berritzeak 19 eurotik hasita izango dira aurrerantzean.• Santimami/San Mameseko metro-geltokian kokatutako errealitate areagotuko instalazioak irudikatzen du sarean ere konektatzen gaituela euskarak.• Ospakizun-ekitaldiak komunitateari egingo dio aitortza, ekainaren 28an, Bilboko Kafe Antzokian.

Carlo Borlenghi-k Metro Bilbao-ko geltokietan kokatutako erakusketa aurkeztu du

• Carlo Borlenghi-k, nautika munduko argazkilari famatuak, SAIL IN Festival-eko seigarren edizioko erakusketa aurkeztu du Bilbon. • Formatu handiko hogei bat irudiz osatutako erakusketa martxoan Moyua, Abando, Santimami/San Mamés eta Zazpikaleak/Casco Viejo geltokietan egongo da ikusgai.

ASPANOVASek 30 urte betetzen ditu minbizia duten haurren familien bidelagun izanez eta Metro Bilbaon argazki erakusketa batekin ospatzen du

•ASPANOVASeko erakusketa otsailean egongo da ikusgai Metro Bilbaoko Indautxuko geltokian, Urkijo sarbidean.

•Gaixotasuna gainditze prozesuan mediku tratamendu arlotik kanpo gelditzen diren familien beharrizanak eta zaintzak agerian uztea du helburu erakusketa honek.

•Otsailaren 15an gaixorik dauden adingabeen eta bizi dirauten gazteei omenaldi egingo zaie, Haur Minbizidunaren Nazioarteko Egunean.

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteak nazioarteko boluntario-lanaren berri ematen du Metro Bilbaoko geltokietan argazki-erakusketa baten bidez

• Erakusketa Basauri geltokian inauguratu da eta datorren urtean Zazpikaleak, Sestao, Portugalete, Abando eta Indautxura eroango da. • Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea enpresetako langileen elkartasun-ekimena da, beraiek denbora librea, jakintza, bidaiaren eta mantenuaren erdia jartzen baitute. • 2006an hasi ziren eta jada 312 boluntario izan dituzte lau elkartasun-ardatzen inguruan lanean.