Metro Bilbaok eta Kutxabankek iragarritako ekimenaren lehen aurre-hautatzea orain hasi eta urtarrilaren 10era arte luzatu ondoren, 27an eta 28an azken casting-a egingo da

Prozesua gainditzen duten hautagaiek otsaileko eta martxoko ostiraletan eta larunbatetan joko dute metroko hainbat geltokitan

Guztira 178 talde eta artistak eman dute izena Metro Musikan parte hartzeko. Metro Bilbaoren eta Kutxabanken ekimen horretan metroko geltokiak sortzaile horiek -hasiberri zein aspaldikoek- beren konposizioak ezagutarazteko plataforma bihurtuko dira.

Hasierako fase hori amaituta, lehen aurre-hautatzea abiatu eta 2025eko urtarrilaren 10era arte luzatuko da. Ondoren amaierako casting–a egingo da hil bereko 27an eta 28an BBK Aretoan.

Hautatze-prozesua hainbat hedabidetako musika-esparruko profesional adituek osatutako epaimahaiak ebatziko du: Gaztea, Cadena 100, Los 40, Deia, El Correo eta Noiz.

Fase horiek burutu ostean, hurrengora igarotzen diren talde eta artistek beren konposizioak jo ahal izango dituzte askotariko ikus-entzuleen aurrean, Bizkaian gehien erabiltzen den garraiobidean, zehazki, geltoki batzuetan giro dinamiko eta aberasgarria sortuz.

Emanaldi horiek datorren urteko otsaileko eta martxoko ostiral eta larunbatetan izango dira, eta 45 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.

Kultura gerturatzea Metro BIlbaoren erabiltzaileei

Ekimena Metro Bilbaok garraiobide hori erabiltzen duten pertsona guztiengana gerturatzeko duen konpromisoaren baitan sartzen da, eta bere instalazioetan egiten diren ekintza soziokulturalen agendara, hala nola Metro Kultura edo askotariko gaiei buruzko erakusketen zerrendara gehitzen da.

Horrela, Metro Bilbaok bere eragin-eremuko kultura-bizitzan duen eginkor izaera sendotzen du.

field_imagen_press
metro_musika
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación