Euskalduna Jauregiak mugikortasunaren alorreko profesionalak eta arduradunak hartuko ditu bihar arte

Hainbat gai landuko dira, hala nola klima-trantsizioa, teknologia-eraldaketa eta joan-etorrien ohitura berriak

Metro Bilbaoren eskutik, Bizkaiko hiriburua lehen mailako nazioarteko topaketa izango da egunotan, 2030 Agendaren esparruan, garraio publikoak hiriak iraunkor, irisgarri eta inklusibogoak izan daitezen jokatzen duen paperari buruz gogoeta egiteko. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak goizean inauguratu duen Metro Bilbao Conference ekitaldian hainbat herrialdetako mugikortasunaren alorreko adituak, trenbide-operadoreak, erakunde-ordezkariak, hiri-berrikuntzan espezialistak eta garraio-alorreko enpresak bildu ditu egunotan. 

Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den konferentzia honetan, besteak beste, mugikortasun kolektiboak klima-trantsizioko, teknologia-eraldaketako eta joan-etorrien ohitura berrietako testuinguruan dauden erronkak eta aukerak jorratuko dira. 

Egitarauan ponentziak, eztabaida-mahai eta truke profesionaleko guneak izango dira gai hauek erdigunera ekarriz: mugikortasun iraunkorra Garapen Iraunkorraren Helburuak (GIH) betetzeko eta hiri berde, erresiliente eta inklusiboagoak sustatzeko tresna gisa; irisgarritasun unibertsala eta pertsonak oinarri dituen garraio publikoa, mugikortasun orekatu eta inklusiboa bermatzeko; teknologia-berrikuntza, energia-eraginkortasuna eta lankidetza publiko-pribatua hirietako garraioaren alorrean; baita nazioarteko hainbat hiri eta testuingurutako esperientzia eta irtenbide errealak ere. Horrekin guztiarekin elkarrekin ikastea sustatu eta garraio-sistema iraunkor eta lehiakorragoak lortzeko bidean aurrera egitea erraztuko da.

Ekitaldiak Europa, Asia, Ipar Amerika, Latinoamerikako mugikortasun, berrikuntza, trenbide-operazio eta hirigintza-politiken alorretako profesionalak eta arduradunak bildu ditu. Ikusgai daude ekitaldiaren web orrian.


Egitarauan Metro Bilbaoren hitzarte bat sartuko da metro-sistemari berari aplikatutako gizarte-berrikuntzatik etorkizun iraunkorra eraikitzeari buruz.   Hitzartze horretan hainbat gai jorratuko dira, hala nola Metro Bilbaoren ekarpena iraunkortasunaren eta lurraldeko hiri-mugikortasunari; hiri-garapen iraunkoarren motorra izatea eta GIHei ematen diena; pertsonak eta irisgarritasun unibertsala erdigunean dituen mugikortasuna; % 100 berriztagarria den energia-eredua eta eraginkortasun-ekimenak; askotariko garraio-moduen elkarlana eta teknologia-berrikuntza; baita erakundeen eta gizarte-ekimenen arteko aliantzen garrantzia hiri erresiliente, inklusibo eta lehiakorragoak sustatzeko.

Categoría
field_imagen_press
Autoridades
Fecha de publicación