Moyuan eta Barakaldon egindako hiru saiotan ateratako argazkien artetik aukeratu dira egutegian ageri direnak 

Ekintza hau 30. urteurrena ospatzeko programatutako ekimenen artean dago 

Metro Bilbaok 30. urteurrena dela-eta datozen hilabeteetan garatuko duen jarduera-agenda jakinarazi ostean, hasi dira ekintzak agertzen. Aste honetan abiarazi da Gabonetako Trenerako aurrez izena emateko epea. Hilaren 11n geltokietan txokolatinak, ebakigarriak eta goxokiak ustekabean banatu ondoren, datozen egunetan bigarren banaketa bat egingo da bezeroen artean: kasu honetan, egutegiak.  

Egunak, lekuak eta orduak aldez aurretik jakinarazi gabe, harriturik utzi gura ditugu metroaren historiaren funtsezko protagonistak; hau da, gure bezeroak. 

Ana, Tomás, Estíbaliz eta abar dira egutegiaren protagonistak: eguneroko martxan metroa erabiltzen duten benetako pertsonak, Moyua eta Barakaldoko geltokietan fotografiatuak. Askotariko pertsonak dira, ausaz aukeratuak, eta guztiek ere ederto islatzen dute zelako aberastasuna eta aniztasuna dituen Metro Bilbaori bizitza ematen dion komunitateak. 

“Urteurren honetan, omenaldi zintzo bat egin gura genien egunez egun gurekin ibiltzen direnei. Ez dago gure bezeroak erdigunean ipintzea baino modu hoberik, haiek ordezkatzen baitute benetan garena: komunitate zabal, plural eta gertuko bat”, adierazi du prentsaurrekoan Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoren zuzendari nagusiak. 

Ekintza hau datozen hamabi hilabeteetarako aurreikusitako jardueren barruan antolatua da, Metro Bilbaoren 30 urteko ibilbidea ospatzeko.

field_imagen_press
Metro Bilbao repartirá por sorpresa calendarios protagonizados por su clientela
Fecha de publicación