30. urteurrena eta Gabonetako jaien etorrera dela eta, Metro Bilbaok "Gabonetako Trena" antolatu du, 12 urte arteko umeei zuzendutako doako bidaia tematikoa, BBK eta Kutxabankekin lankidetzan. 

Jarduera abenduaren 22an izango da, Kabiezes eta San Ignazio arteko ibilbide bereziarekin. Txikiek bidaia magiko batez gozatu ahal izango dute Olentzero, Mari Domingi eta galtzagorriekin batera. Ordubete inguruko ibilbidean zehar, margo-aurpegiak, mimo eta magia ikuskizunak, ipuin-kontaketak, moztutako laminak eta gutuna idazteko txokoa egongo dira. 

1.200 plaza baino gehiago eskainiko dira, aldez aurreko izen-emate eta zozketa bidez esleituko direnak. Heldu bakoitzak adingabe batekin edo hirurekin eman ahal izango du izena. Sei zirkulazio egongo dira egunean zehar, Kabiezesen hasi eta bertan amaituko direnak. 

Izen-ematea azaroaren 17tik 23ra egongo da zabalik www.gabonetakotrena.eus webgunean. 

Informazio gehiago: prentsa oharra 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Metro Bilbaok "Gabonetako Trena" rekin ospatuko du bere 30. Urteurrena
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Alternatve blank
Desactivado