Bilbo, 2024ko martxoak 22

Hainbat hilabetetan egindako lanaren ondoren, eta Underrun lasterketaren bigarren edizioa izango denaren xehetasun guztiak prest daudela, metroa proba original honen agertoki izango da berriro, igandetik astelehenerako gauean (hilak 24), 250 pertsona inguruk parte hartuko baitute.

Igandeko zerbitzua bukatu ostean, lasterkariek Moyua eta Ansioko geltokien arteko 7,8 kilometroak beteko dituzte, Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio eta Gurutzeta geltokietatik pasatuz.

Runner topagunea Ansion izango da. Dortsalen banaketa hor egingo da eta bertatik tren bat abiatuko da Moyuara, irteera hartu ahal izateko. Elkarrengandik urrun dauden taldeetan egingo da, 25 pertsona ingururekin, eta bertan, kirol munduko pertsonalitate garrantzitsuaz gain, Metro Bilbaoko langileak ere egongo dira, ibilbidean zehar parte- hartzaileei laguntzeko. Langile horiek etengabeko komunikazioan egongo dira lanpostu zentralizatu batekin, behar izanez gero lehenbailehen abisatzeko.

Gainera, lasterketa egin behar duten pertsonek BECeko aparkalekuan aparkatu ahal izango dute ibilgailua. Aparkaleku hori ekitaldi honetarako gaituta egongo da, eta, proba amaitutakoan, ibilgailua jasotzeko aukera izango dute. Zerbitzu hau doakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.

Laguntza eta jarraipena ibilbide osoan

Lasterketa hainbat taldetan egingo duten boluntarioez gain, proba pasatzen den zortzi geltokietan enpresako boluntarioen, osasun-langileen eta erakundeko langileen laguntza izango dute.

Lasterketak izaera solidarioa duen bokazioa errepikatzen du aurten, eta, beraz, diru bilketa Haszten elkarteari emango zaio, kirol inklusiboaren eta egokituaren barruan dibertsitate funtzionala duten haurren artean jarduera fisikoa bultzatzen duen elkarteari.

Datorren astean zehar, argazki-material desberdinak jarriko dira underrun.metrobilbao.eus webgunean, baita lasterketako sare sozialetan ere.

field_imagen_press
Metro Bilbao celebra este domingo la segunda edición de Underrun, con alrededor de 250 participantes
Resumen
  • Probak ez da lehiakorra izango, eta Moyua eta Ansio geltokien arteko 7,8 kilometro hartzen ditu guztira
  • Dortsalak jasotzeko gunea Ansion jarriko da, eta parte-hartzaileek ibilgailua utzi ahal izango dute itzulerarako
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación