Irailaren 30ean eta urriaren 1ean Osakidetzako EPE
Irailaren 30ean, larunbata, eta urriaren 1ean, igandea, BECen Osakidetzako EPE egitekoa denez, Metro Bilbaok aurreikusitako eskarira egokituko du trenen zerbitzua.
Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
Metro Bilbaok 21 milioi bidaiarekin historiako udarik onena itxi du
Bilbo, 2023ko irailak 22
Gero eta hobea da Metro Bilbaoren bidaia-kopuruaren bilakaera; historiako udarik onena itxi du ia 21 milioi joan-etorrirekin (20.883.649) ekainetik abuztura. Zehazki, iazko udako hiletan baino %16tik gora hazi dira bidaiariak. Era berean, pandemia aurreko urteko erregistrorik onena lortu zuen urtean, 2019an, epe berean izandakoak baino %2,5 gehiago izan dira.
Irailak 23. Areetako jaiak
Irailaren 23ko gauean, larunbata, Areetako jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna (23: 00etatik 06: 00etara) honako hau izango da:
Etxebarri – Ibarbengoa 15 min
Etxebarri – Plentzia 30 min.
Basauri – Kabiezes 30 min
Zure bidaia planifikatu, eta gogoratu gaueko metro zerbitzua dagoela gau osoan
Ordutegiak hemen: Zure bidaia planifikatu
Athletic Club – Cádiz CF
Irailaren 16an, larunbata, Athletic Club eta Cádiz CF taldeek, 14:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna erraztuz.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei eta zure bidaia planifikatu.
Neguko ordutegia
Neguko ordutegia hurrengo irailak 4tik aurrera indarrean egongo da.
Ordutegi guztiak "Hurrengo trenak" atalean.
Rauw Alejandro Kontzertua
Rauw Alejandrok irailaren 2an, larunbata, BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Athletic Club – Real Betis
Abuztuaren 27an, igandea, Athletic Club eta Real Betis taldeak 21: 30etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du partida amaitu ondoren, mugikortasuna erraztuz.
Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mamés geltokietan bakarrik sartu ahal izango da.
Aste Nagusia. Kontzertuak Europa parkean
Metro Bilbaok Europa Parkean abuztuaren 23, 24, 25 eta 26an Aste Nagusiaren programatutako kontzertuetara joateko Santutxuko geltokiaren erabilera gomendatzen du.
Gogoratu:
Ezkerraldetik, Uribe Kostatik ala Bilbotik bazatoz erabili beti Santutxuko geltokia.
Basauritik ala Etxebarritik bazatoz erabil dezakezu Basarrateko geltokia.
Aste Nagusia 2023
Aurreko urteetan bezala, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 19tik (larunbata) 27ra (igandea).
Planifikatu zure bidaia eta gogoratu jaietan metro zerbitzua egongo dela eguneko 24 orduetan.
Abuztuaren 27an, igandea, 23:00etan amaituko da zerbitzua. Gero, Athletic Cluben eta Real Betisen arteko partida amaitu ondoren, zerbitzu berezia eskainiko da eta Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mames geltokietan barkarrik sartu ahal izango da.
Athletic Club - Real Madrid
Abuztuaren 12an, larunbata, Athletic Club eta Real Madrid taldeek, 21:30ean jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei. Zure itzulera planifikatu eta gogoratu metroa gau osoan ibiliko dela.