Suscribirse a Metro-zerbitzua

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Athletic-AZ Alkmaar partidarako

Ekitaldirako gehituko diren trenak partida amaitzen denean abiatuko dira.

Bezeroek Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyua geltokietan soilik hartu ahal izango dituzte tren horiek

Bihar, osteguna, urriak 3, 21:00etan Athletic Club - Az Alkmaar Europa Leaguean lehiatuko direnez, tren-zerbitzu berezia eskainiko du Metro Bilbaok.

Athletic Club - AZ Alkmaar

Urriaren 3an, osteguna, Athletic Club eta AZ taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.

Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.

Irailak 21. Areetako 'Ama Mesedeetako' jaiak

Irailaren 21eko gauean, larunbata, Areetako 'Ama Mesedeetako' jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna (23:00etatik 06:00etara) honako hau izango da:  

  

Etxebarri – Ibarbengoa 15 min. 

Etxebarri – Plentzia       30 min.  

Basauri – Kabiezes        30 min. 

  

Zure bidaia planifikatu, eta gogoratu metro zerbitzua dagoela gau osoan. 

  

Aventura kontzertua

Aventurak irailaren 19an, osteguna, BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.

Abenturaren zerbitzu bereziaren ordutegia kontzertua amaitzeko ordura egokituko da.

Plentziako jaiak

Abuzturen 31ko gauean, Plentziako San Antolin jaiak direla eta, gaueko zerbitzuaren trenen maiztasuna honako hau izango da:

  • Etxebarri – Plentzia 20 min
  • Basauri – Kabiezes 30 min

Zure bidaia planifikatu, eta gogoratu gaueko metro zerbitzua dagoela gau osoan.

Aste Nagusia 2024

Metro Bilbaok aurten ere zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 17tik (larunbata) 25era (igandea). Jaietan metroa etengabe egongo da eguneko 24 orduetan. Abuztuaren 25ean, igandean, zerbitzua 23:00etan amaituko da.

Gomendioak:

UZTAILAK 13 ETA 20. BARAKALDO ETA SANTURTZIKO JAIAK

Uztailaren 13an eta 20an, biak larunbatak, Barakaldoko eta Santurtziko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuaren trenen maiztasuna (23:00etatik 6: 00etara) honako hau izango da: 

 

  • Basauri – Kabiezes 20 min. 

  • Etxebarri – Plentzia 30 min. 
     

Gogoratu ekainetik irailera, ostiral eta jai-bezperetan gau osoan ibiliko dela metroa. 

 

Kontsultatu hurrengo trenen ordutegia webgunean: Bidaia planifikatu 

BBK LIVE 2024

Uztailaren 11n, osteguna, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du gau osoan zehar. 

 
Uztailak 11: maiztasunak 23:00etatik 06:00etara: 

  • Basauri - Kabiezes 60 " 

  • Etxebarri - Plentzia 60 " 

  • Enbor Komuna 30 " 

Ostiralean, hilak 12, metroa gau osoan egongo da, ohiko maiztasunekin, eta larunbatean, hilaren 13an, 20 "- 30" maiztasuneko zerbitzu berezia adarretara gau osoan.