Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetan, asteazkenean eta ostiralean, lanuzteak deituta daudela goizez zein arratsaldez
Bilbo, 2022ko uztailak 12
Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetan lanuzteak goizeko eta arratsaldeko puntako orduetan deituta daudela berriro. Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios hasi eta ondoren ELA, CIM eta UGT batuta, oraingoan 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean jarri dituzte biharko eta ostiralerako deialdiak. Laugarren protesta-astea dute sindikatuek.
Gutxieneko zerbitzuak uztailaren 13an eta 15ean: 06:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Uztailaren 13an, asteazkena, eta 15ean, ostirala, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen %30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Uztailaren 13rako eta 15erako bermatutako gutxieneko zerbitzuak gaurtik aurrera kontsulta daitezke "Hurrengo trenak" atalean.
Sentitzen dugu lanuzte hauek eragindako eragozpenak.
Metro Bilbaok jakinarazten du bihar, etzi eta etzidamu ostegun, ostiral eta larunbat 19:00etatik 21:00etara izango direla lanuzteak.
- Lanuzteen ordutegietatik kanpo zerbitzuaren %100 eskaintzen da.
Barakaldo eta Santurtziko jaiak
Hemen duzu, Barakaldo eta Santurtziko jaiak tarteko, larunbat gaueko (uztailak 9 eta 16, 23:00tik 6:00tara) trenen maiztasuna:
- Basauri – Kabiezes 20 min.
- Etxebarri – Plentzia 30 min.
Gogoratu ekainetik irailera ostiral eta jai bezperetan gau osoan ibiliko dela metroa.
Ordutegi guztiak: Hurrengo trenak atalean.
Gutxieneko zerbitzuak uztailaren 7, 8 eta 9an: 19:00etatik 21:00etara
Uztailaren 7an, osteguna, 8an, ostirala, eta 9an, larunbata, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen %30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Bilbao BBK Live 2022
Ostegunetik ostiralerako gauean, uztailak 7-8, Metro Bilbaok zerbitzu berezia emango du 23:00etatik 03:00etara.
Ostiral eta larunbatean udako ohiturari jarraituz, gau osoan ibiliko dira trenak.
Ordutegi guztiak: Hurrengo trenak