Suscribirse a Metro-zerbitzua

Aste Santua 2023

Metro Bilbaok egun horietako mugikortasun-eskarira egokitzen ditu maiztasunak.

Apirilaren 6tik, osteguna, 10era, astelehena (Jaiegunetako zerbitzua)

                            Eguneko Maiztasuna

Athletic Club – Getafe CF

Apirilaren 1ean, larunbata, Athletic Club eta Getafe CF taldeek, 16: 15ean jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna erraztuz

Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei eta zure itzulera planifikatu

Athletic Club – Sevilla FC

Martxoaren 24an, ostirala, Athletic Club eta Sevilla FC emakume- taldeek 20:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna errazteko.

Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak 

Gomendioak:

- Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.

Athletic Club – Girona FC

Otsailaren 26an, igandea, Athletic Club eta Girona FC taldeek, 14: 00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna erraztuz.

Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei.

Maskarak nahitaez erabiltzearen amaiera

Otsailaren 8tik aurrera, otsailaren 7ko 65/2023 Errege Dekretua argitaratu ondoren, maskara ez da derrigorrezkoa izango Metro Bilbaon eta gainerako garraio publikoan.

Nolanahi ere, nahitaezkoa izateari uzteak, ez du maskara erabiltzea debekatuta dagoenik esan nahi. Beharrezko deritzonak maskara erabiltzen jarraitu ahal izango du Metro Bilbaon eta gainerako garraiobideetan.