Athletic Club - Cádiz CF
Larunbatean, azaroak 5, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Cádiz CF-ek 21:00etan. Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du zaleen mugikortasuna errazteko.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei. Zure itzulera planifikatu eta gogoratu tren-zerbitzua 2:00etan amaituko dela
Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
Hiriko Soinuak kontzertua 2021: El Drogas
Urriaren 30n, larunbatean, EL DROGASek BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua amaitu osteko tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok.
Zure itzulera planifikatu eta gogoratu gaueko metro zerbitzua dagoela gau osoan.
Urriak 31 tren zerbitzua 2:00ak arte
Urriaren 31an, igandean, Metro Bilbaok jai bezperetako tren-zerbitzua eskainiko du gaueko 02:00ak arte.
Ordutegi guztiak Hurrengo trenak
Athletic Club-Villarreal CF
Larunbatean, urriak 23, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Villarreal CF-ek 21:00etan. Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du zaleen mugikortasuna errazteko.
Rauw Alejandro Kontzertua
Urriaren 11n RAUW ALEJANDROk BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua amaitu osteko tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok.
Gogoratu tren-zerbitzua 2:00etan amaituko dela.
Gomendioak:
Kargatu BARIK edo erosi aldez aurretik itzulerako txartela makinetako ilaretan zain ez egoteko.
Larunbat gaueko zerbitzua: metroa gau osoan
Osasun-larrialdia amaituta, urriaren 9tik aurrera Metro Bilbaok larunbatetako ohiko zerbitzua berreskuratuko du, eta gau osoan ibiliko dira metroak.
Larunbatean, urriak 9, Gau Zuria izango denez, gainera 00:00etatik 01:00etara zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok jendeari ekitaldira joatea errazteko.
Ostiral gauetan neguko ohiko zerbitzua emango da, metroa 02:00 arte.
Athletic Club - Deportivo Alavés
Ostiralean, urriak 1, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Deportivo Alaves-ek 21:00etan. Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du zaleen mugikortasuna errazteko.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei. Partida amaitzean, mailakatu itzulera eta gogoratu gaueko metro zerbitzua dagoela 02: 00ak arte.
Gaueko zerbitzua. larunbata, irailak 25
Lehendakariaren irailaren 17ko 38/2021 DEKRETUAK dio merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak beranduen 03:00etan itxiko direla. Neurri berri horiek kontuan hartuta, Metro Bilbaok larunbat gauetako zerbitzua 04:00 arte luzatuko du.
Ostiral gauetan neguko ohiko ordutegia izango da, 02.00 arte.
Athletic Club - Rayo Vallecano
Asteartean, irailak 21, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Rayo Vallecano-k 22.00etan, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, zaleei San Mameseko bidaia errazteko.
Partida amaitzean, Santimami/San Mames eta Indautxu geltokietan bakarrik sartu ahal izango da, eta geltoki guztietan irten.
Abuztuak 26 eta 27. Tren zerbitzua 2:00ak arte
Abuztuaren 26an, Metro Bilbaok jai bezperetako tren-zerbitzua eskainiko du gaueko 02:00ak arte.
Abuztuaren 27an, lan egunetako tren-zerbitzua eskainiko da, gaueko 2:00ak arteko luzapenarekin.
Ordutegi guztiak Hurrengo trenak