Larunbat gaueko zerbitzua: metroa gau osoan
Osasun-larrialdia amaituta, otsailaren 19tik aurrera Metro Bilbaok larunbatetako ohiko zerbitzua berreskuratuko du, eta gau osoan ibiliko dira metroak.
Ostiral gauetan neguko ohiko zerbitzua emango da, metroa 02:00 arte.
Athletic Club – Real Sociedad: Otsailak 20, 21:00
Igandean, otsailak 20, Athletic Club eta Real Sociedad-ek 21: 00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean.
Partidara metroz etorriko bazara, jarraitu gure langileen aginduei.
Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
Athletic Club – Valencia CF
Ostegunean, otsailak 10, San Mamesen Athletic Club eta Valencia CF taldeen arteko 21:30etan jokatuko den partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzuaren amaiera luzatuko du 00:30ak arte (Santimami/San Mamesetik igarotze ordua)
Athletic Club - RCD Espanyol
Astelehenean, otsailak 7, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta RCD Espanyol-ek 21:00etan, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, zaleei San Mameseko bidaia errazteko.
Athletic Club – Real Madrid
Ostegunean, otsailak 3, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Real Madril-ek 21:30ean, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, ohiko ordutegian edo luzapen eta penaltietan.
Partida amaitu eta gero ekingo zaio dagokion zerbitzuari, eta bezeroek geltoki guztietan izango dute sartzea eta irtetea.
Gomendioak:
Athletic Club - FC Barcelona
Ostegunean, urtarrilak 20, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta CF Barcelona-k 21:30ean, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, ohiko ordutegian edo luzapen eta penaltietan.
Metro Bilbaok metro-zerbitzua eskainiko du Athletic-FC Barcelona partidarako
- Metro Bilbaok metro-zerbitzua aktibatuko du partida amaitu ondoren, bai ohiko ordutegian, bai luzapenaren edo penaltien ondoren.
- Segurtasun-arrazoiak direla-eta, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietan soilik sartzea baimenduko da. Irteera sareko geltoki guztietan egin ahal izango da.
Urtarrilak 5. Jai bezperetako zerbitzua
TREN-ZERBITZUA 2:00ak ARTE
Urtarrilaren 5ean, metroa egongo da gaueko 2ak arte.
Urtarrilaren 6an, jai egunetako tren-zerbitzua eskainiko da.
Urtezahar gaua eta Urte Berri eguna
Abenduaren 31an zerbitzua 21:00ak arte • Urtarrilaren 1ean zerbitzua 01:00etatik 02:00etara eta 07:00etatik aurrera.
Abenduak 31, ostirala, Gabon zaharrean. Metro-zerbitzua 21:00etan amaituko da.
Azken trenak – Abenduak 31
Plentzia-Etxebarri 20.40
Etxebarri-Plentzia 21:04
Kabiezes-Basauri 20:57
Basauri-Kabiezes 20:56
Abenduak 27, 28, 29 eta 30
Metro Bilbaok egun horietako mugikortasun-eskarira egokitzen ditu maiztasunak.
Maiztasun guztiak “hurrengo trenak” atalean dituzu ikusgai.