Suscribirse a Teknologia eta berrikuntza

Metro Bilbaok 1.300.000 € murriztu zuen faktura elektrikoa, energia-efizientziarako ezarritako neurriei esker

• Metro Bilbaok kontsumitzen duen energiaren % 70 trenen funtzionamendura bideratzen da, eta gainerako % 30a geltoki eta tailerretara.
• 1.000.000 euro energia-efizientziako neurrien eraginez aurreztu dira, eta 300.000 euro kontratatutako potentzian egindako egokitzapenen ondorioz.
• Bizkaiko Garraio Partzuergoak eta Metro Bilbaok jarraituko dute elkarlanean 2015ean, energiakudeaketa hobetzeko.

Metro Bilbao gonbidatzaile garraio publikoko Segurtasunari buruzko Europar Jardunaldietan

Bilkura bihar, ostirala, izango da Metroak Arizen dituen tailerretan

Europako hainbat herrialdetako garraio publikoko segurtasunean adituak diren 55 pertsona elkartuko dira (Txekia, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batua)

Metro Bilbaok bere instalazioetan emaitza onez probatu dituen prozedura berriak aurkeztuko ditu.