Suscribirse a Kultura/kirola/aisialdia: babesleak

Blackworks jaialdia

Urriaren 4an, larunbatean, Blackworks jaialdia ospatuko da BECen. Hitzordu hori dela eta, jakinarazten da Metro Bilbaok gaueko zerbitzua eskainiko duela gau osoan zehar, larunbatero bezala, joan-etorriak errazteko eta ekitaldira joan eta itzultzeko erosotasun handiagoa bermatzeko. 

Areetako Ama Mesedeetako jaiak

Irailaren 27ko gauean, larunbata, Areetako Ama Mesedeetako jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna (23: 00etatik 06:00etara) honako hau izango da:  

 Etxebarri – Plentzia       20 min.  

Basauri – Kabiezes        30 min. 

  

‘Metro Musika’ ekimena kalera aterako da hamar kontzerturekin BBK Aretoaren kanpoaldean

Ekitaldi guztiak dohainik izango dira, arratsaldean 

Irailaren 19an eta 25ean ospatuko dira 

‘Metro Musika’ ekimenak, Metro Bilbaoren eta Kuntxabank-en eskutik, beste pauso bat emango du eta, oraingo honetan, musika aterako da kalera. Leku berri bat herriko hamar talde eta artistaren bozgorailu bihurtuta, ekimen honen aurreko faseetan geltokietatik igaro ondoren.