Azaroaren 7tik irekita dago Zazpikaleetako geltokian, San Nikolas sarbidean dagoen Bezeroen Arretarako Bulego berria. 
Bulego hori Bizkaiko Garraio Publikoaren Bulegoen sarekoa da jada. Sareko horretan Barik transakzioak egiten dira, informazio orokorra ematen da (ordutegiak, lineak, bidaiak, tarifak, eta abar), eta sistemari atxikitako garraio-operatzaile guztien kexak eta erreklamazioak jasotzen dira. 
Era berean, bulego berriak informazio-kioskoa, ilarak kudeatzeko sistema jendea artatzeko postu gehiago ditu, eta horrek guztiak zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarriko du, ziur. 
Zazpikaleetako Bulegoaren ordutegia: 
 • Astelehenetik ostiralera : 08:00-20:00 
 • Larunbat eta jai zubietan: 09:00-15:00 
 • Jaiegun eta jai osteko larunbatetan: itxita 
Gainera, egun horretatik hauxe da erabiltzaileentzako telefonoa: 94 685 50 00.
Gogoratu Metro Bilbaok beste bi Bezeroen Arretarako Bulego dituela, Areetan eta Ansion. Informazio guztia esteka honetan dago: <a href="https://www.metrobilbao.eus/eu/atencion-al-cliente-eu/oficinas-y-horari…; target="_blank" title="bezeroen arreta">Bezeroen Arreta.
Internet bidez kontsultaren bat egin, zure iradokizun edota iradokizunak helarazi nahi badizkiguzu, gure <a href="https://www.metrobilbao.eus/eu/atencion-al-cliente-eu/oficina-virtual-e…; target="_blank" title="esaiguzu">Bulego Birtuala ere baduzu.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación